Esperimentuak

Ingurune arloan hanbait esperimentu egiten ibili gara egun hauetan. Esperimentu bakoitza egiteko material desberdinak erabili ditugu (ura, edalontziak, gatza, olioa, kolorante-tantak…). Esperimentu bakoitza nola burutzen den ikasi dugu eta gure hipotesiak formulatu ditugu. Esperimentu hauek familiei erakusteko aukera ere izan dugu.

Zabalguneko azokan

Aste honetan HHko 2. mailako ikasleak gure irakasle eta hezitzaileekin batera zabalguneko azokara joan gara. Hor dauden azokako postuak bisitatu ondoren, ogia eta gazta erosi ditugu hamaiketakoa hartzeko. Gainera, bertan postu bat duen ikastolako ama batek banilla izozki lau barra oparitu dizkigu, oso ona zegoen, eskerrik asko! Hamaiketakoa hartu ondoren gertu zegoen parke batean jolasten ibili gara. Primeran pasatu dugu.