5. eta 6. mailako ikasleek Magisteritzako ikasleekin batera, ikastolatik unibertsitatera daraman bide gorria margotu dute eredu ezberdineko trokelak erabiliz: NUP eta Ikastolako logoak, zenbakiak, formula kimikoak, zuhaitzak, loreak, bonbillak...etab. Erabilitako bost koloreen bitartez (gorria, urdina, horia, laranja eta arrosa) bizitasun eta alaitasunez bete dute bide gorria. Unibertsitatearen 30. urtemuga ospatzeko ekitaldia izan da hau.